XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ortzikarien sendia, iturri-jarioa bezala, mundu guzian, zabaltzen ari da.

Auetako eredu edo talde bakoitza, tokian tokiko girora, ederki egokitu da.

Ortzikari-motarik kaltegarrienak, arrapatzen duten guztia jaten bait-dute, esan leike, egiten diguten kaltea izugarria dala.

Alkarren artean, berriz, alde aundia dute.

Lurrean, uretan edo zugaitzetan bizi diranez, esaten diegu: lurtarrak, urtarrak edo zugaiztarrak.

Badira ille korapillotsudunak, ille leundunak, baita ille arantzadunak ere.

Salto ta jauzi, ibilli oi-dira, ta zulo-egiten trebeak dira, geientsuan.

Gramo batzuek besterik pixatzen ez dituen sagu txikiaren neurritik, 70 k. pixatzen dituen kapibara'rañoko aldea daukate batzuek besteengandik.

Desberdintasun guzi onen artean, agindu bat berdiña daukate denak: ortzikatu, ortzikatu! Ortzak erabilli! Erabiltzen ez badituzu, galdua zera!.

Arrapakari auek ta beste abere txikiak, pizti aragi-jale aundien jakirik nagusiena izan arren, alaz ta guztiz ere, sagu ta arratoiak ugaltzen ari zaizkigu.

Bazter batean, azkurria bukatzen bazaie, itxasoan zear juan bear badute ere, taldeka-taldeka, erraldatzen dira, lemmings deitzen dietenak bezala.

Entzun jakintsuak diotena: Arratoi bikote bakoitzak, bere ondorengoekin, iru urtean, (iñork kalterik egiten ez badiete), 20 bat milloi arratoi sortuko dituela!!!.

Bai arrigarria dala auen iraupena! Aragi ormatu barruan, saguak arkitu izan omen-dituzte bizirik!.

Aberetxo auek ez dira ikaratzen ezta eginkizunik aundienaren aurrean ere.

Europa-aldean bizi zan basa-arratoiak, itxas-ontzian sartu-ta, beste lurraldeetara iges-egin zuan eta an ugaldu egin da.

Jatorriz Asia'tarra dan gure arteko arratoiak, gogor erasan zion basa-arratoiari.

Burruka gogorra egin ondoren, Asia'tar arratoia ere, Ameriketan arrigarrizko neurrian ugaldu da.

Izurriteak ere iñoiz ekarri izan dizkigute aberetxo auek.

Biotz biguñekoak izan gaitezen basa-arratoiarekin.

Bizkar gorrizka ta sabel txuriakin, benetan pollita da!.

Lastodun landare txikiak marraskatzen ari dala ere, begixka bizi ta biurriak, alde guzietara begira, beti ernai dauzka.

Gari lastoetatik zintzillika ipintzen duen kabia, ez al-du apaintzen barrutik lore-ostoekin?.

Agur egin dezaiogun, bidenabar, urtxintxa andreari, berorren isats ederrari, ta negu osoa lo-zorroan igarotzen duen igali-zale, muxarrari!.

Ortzikari geientsuak doakaitza besterik ez-padigute ekartzen ere, muxarrak, beintzat, ez dira kaltegarriak.

Bere abere senari esker, muxarrak guzien biotzak bereganatu ditu.

Bai atsegingarri izan bear zaiola, neguko lenengo otzak datozenean, belar idorrez betetako etzategian lokartzea!.

ondatra / jerbo / kapibara.